Fastening Solutions

Zerbitzu eta Produktuak lotura hariztatuen mundu aurreratuan

Ingeniaritza

EFS ingeniaritza irtenbideak

Gure bezeroekin harreman estuan dihardugu, lotura hariztatuekin zerikusia duten proiektuetan. Gure laguntzak handitu egiten du zuen produktuen, makinen edo instalazioen balio proposamena. Estutze optimizatua, mantentze estrategiak, nekea, kostuaren araberako diseinua, baldintza termiko gogorrak, estankotasuna eta hutsegiteen azterketa.

Informazio gehiago finkatze irtenbideei buruz

Teknologia

Benetako estutze kargaren neurketa

Gaur egun, Erreka i-bolt® ari da ekoizten bere instalazioetan, torloju mota guztiekin gainera. i-Bolt® teknologiak muntaiaren unean, zuzenean neurtzen du karga momentuaren ordez. Gainera karga ikuska daiteke kontrolak egiteko lotura hariztatuaren bizitzaren zehar.

Informazio gehiago i-bolt-i® buruz

Torlojuen ekoizpena

Torloju ekoizpenean dugun 50 urteko esperientzia oinarri hartuta, zure behar zehatzei erantzuten duten torlojuak eta esparragoak egin ditzakegu.
• Espezializatuak EN 14399 eta Ü-Zeichen ziurtagiriak dituzten torloju forjatuen pieza handietan, M64ra arte. • Metrika eta luzera handiko esparragoak. • Mekanizatutako esparragoak hotzean hariztatuak, neke lanerako bereziki ekoiztuak. • Mekanizatutako ardatzak, 1350 mm-ra arte.

Erreka hautatzeko arrazoiak

AURREZTU TORLOJUAREN KOSTUAN, MUNTAKETA ETA MANTENTZE LANEN KOSTUAN ERE.

EFSk lotura hariztatua berriz diseinatuko du, aurrezteak lortu ahal izateko bizi ziklo osoaren kostuetan. Etekinak torlojuen kostuan, inguruko piezetan, adibidez, brida eta eraztunetan; aurrezteak estutzean; eta ustiapenean, esaterako, mantentze lan edo hutsegiteetan eta mozkin galeretan.

ZURE BEHARRAK AZTERTUTA, IRTENBIDERIK ONENA PROPOSATUKO DIZUGU

Zein dira zure arazorik ohikoenak lotura hariztatuei dagokienez? Zure beharrak aztertuta, modurik onenean konpontzea proposatzen dizugu, eremua edozein dela ere: diseinua, simulazioa, banku balidazioa, serieko ekoizpena edo saldu ondokoan; kargaren kontrola eta instalazioen mantentze lanak.

HANDITU ERAGINKORTASUNA PRODUKTU FIDAGARRIAGOEKIN

EFS produktuekin ez duzu arriskurik hartzen, lotura hariztatuen hutsegiteek kalteak eragin ditzaketelako gainerako ekipamenduan; instalazioa geldi daiteke eta fluido baliotsuak edo arriskutsuak isuri daitezke.